Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik

-
-
1412.0 m
811.0 m
0
1.69575
3.3915
5.08725
6.783 km

Ibilbide honetan Beriainpuntara iristeko ezohiko bidea egiteko aukera izango duzue,

Ibilbidea arrailaren barruan ez da oso zehatza GPS estaldura joaten baitzen, dena den, arraila zuzen igo behar da eta ez dauka galtzeko arriskurik.

Elkezbide Beriaingo hegoaldean dagoen paxa luze bat da, Elketz eta Aldai belaztiak lotzen dituena. Artzainek bide hau aspalditik ganadua bi belaztien artean eramateko erabilia izan da. Bide ikusgarria, gure ezkerrean Mearrako amildegia utziko dugu ibilbideari puntutxo bat emanez.

Ibilbidea, Unanuko herritik gora dagoen Iturtxiki iturrian hasten da. Beriainera doan ohiko bidea jarraitu eta, Aldai Belaztira iritsitakoan, ehun metro eskas gora egin, bidea utzi eta, Elorriagoako pagadiaren azken pagoak gure ezkerrean ditugula, Elkezbiden sartuko gara. Mearrako amildegia gure ezkerrean utziz Elkezbide alderik alde zeharkatu eta, Beriainpuntaren muturra inguratu ondoren, Elketz Belazti eta Bazkalaitz arrakalaren eskuinean (Beriainpunta parez pare begiratzen badugu) dagoen lezera bisitatzeko aukera izango dugu. Bisitatxoaren ondoren Bazkalaitzeko arrailan bete-betean sartu eta goraino eskalatuko dugu Beriainpuntaren gailurrera iritsiz.

Jaitsiera Beriainpuntara doan ohiko bidetik egiten da, Iturtxikira itzuliz.

IBILBIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 4,6 kilometro.
- Punturik baxuena: Iturtxiki iturria, 825 metro.
- Punturik altuena: Beriainpunta (Ihurbain), 1.420 metro.
- Metatutako desnibel positiboa: 650 metro inguru.
- Igotako mendiak: 1.
- Ura: Iturtxiki iturrian.
- Zailtasuna: Bideak galtzeko zailtasunik ez dauka eta, Elorriagoako pagadiaren muga erreferentzi bezala hartuz, Elkezbideren hasiera erraz topatuko dugu. Hala ere, kontuz ibili lanbrorik badago. Ibilbide osoko zailtasun teknikorik handiena Bazkalaitzeko arrakalan topatuko dugu. Bertako II eta III zailtasun mailako eskalada denbora eta mendizaleen joan-etorriek ederki leundutako harkaitzean egin beharko dugu. Kontuz arraila bustia badago, harkaitza oso labainkorra baita.
- Eraman beharreko materiala: Kaskoa eramatea ezinbestekoa da. Eskaladatxo errazetan trebetasuna izanez gero kaskotik aparte ez da material berezirik beharko baina, goian esan bezala, kontu handia izan arraila bustia badago, harkaitza oso labainkorra baita. Nik "badaezpada" 30 metroetako soka bat, hiru express zinta eta zinta pare bat eramatea gomendatuko nuke eskalatzen ohituak ez dauden mendizaleekin joaten bagara.
- Ibilbidea egiteko pasatako denbora: Hiru ordu eta erdi lasai joan eta arrakalan soka ateratzen badugu.


Ibilbide honen inguruko informazio zehatzago eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2017/08/beriainpunta-ihurbain-elkezbide-eta.html

    Smithy

    Egilea:

    Smithy

    6.783 km

      alpinismoa

    467.0 m

    1412.0 m

    467.0 m

    811.0 m



    Koordenatuak: 12916

    Behera kargatuta: 0 aldiz

    Ikusita: 145 aldiz

    Igotako eguna: 2017ko abuztuaren 9a


    • argazkia Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik
    • argazkia Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik
    • argazkia Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik
    • argazkia Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik
    • argazkia Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik
    • argazkia Beriainpunta (Ihurbain), Elkezbide eta Bazkalaitzeko arrailatik

    [Ibilbide hau egokia ez dela jakinarazi]