KME 2017 Mendi Lasterketa/ Carrera deMontaña

-
-
601.6 m
55.3 m
0
6.1565
12.313
18.4695
24.626 km

Lasterketaren hasiera Bediako Plazan izango da, lehen 1,3 km-ak asfaltozko zorutik izanik, mendiko lurretara hurbi lketa eginez. Mendian sarrera, Aldai izeneko auzotik egiten da eta bertako gas-aren ibi lbidetik Santiozar (392m. ) mendira igotzen da, 3.km-an, igoera gogor explosibo batetik. Bertatik Lemoa alderantz jetzi Arraño auzoan lehen anoa-gune l ikido bat egongo da, 4. ki lometroan. Gero, mendiko bidetik, Apario eta Zekutzeko bideetara irteten da.

Bertan, Igorretik Mandoiara doan bidea hartu eta basozainaren txabolan egongo den bigarren anoa-gunera iritsiko gara (l ikido-sol ido) , 8.km-an gutxi gora behera.

Bertatik Mandoiararte, Arginaoko Atxaren mendi magaletik joango da bidea, 11.ki lometroan martxaren punturik altuenera iritsiz, Mandoiako tontorra hain zuzen (638m.). Tontorretik jaitsi eta Txoribaso inguruetan (Joserra izeneko txirrindulariaren omenez egindako plakaren parean) hirugarren anoa-gunea aurkituko da, anoa-gune sol ido zein l ikidoa izango dena.

Txoribasotik, aurtengo sorpresa ikusi ahalko duzue, bertatik Ereño auzora helduko gara, eta gero Zeata mendiari igotzen bukatuko dugu, kronometratutako gune bat jarriz desnibel handiko igoera explosibo baten. Bertatik, jaitsiera teknikotxo eta arin bat jarraituz, Ereñobetira iritsiko gara eta bertan bosgarren anoa-gunea egongo da (solido/ likido). Utxarain auzora jaitsiko gara gero, pendiza handiko bide estu batetik.

Ondoren, azken esfortzu bat eginez berriz Aldai auzora igoko gara, azken igoera aurkituz tarte honetan. Bertatik Bediako plazarako bidea hartuko dugu berriz, hasierako bide bera jarraituz. Helmuga Bediako plazan egongo da.

2 iritzi

  • argazkiaMugibili_Sare 

    Mugibili_Sare 2017-02-19 19:13:25.98688

    (eu) Gogoratu etiketak erabili ditzakezula. Horrela partekaturiko informazioa zehatzagoa izango da eta aurkitzea errazagoa. http://mugibili.euskadi.eus/blog/2014/05/etiketak-nola-erabili/ (es) Recuerda que puedes emplear etiquetas y así compartir una información mucho más detallada y fácil de encontrar. http://mugibili.euskadi.eus/blog/2014/05/como-usar-las-etiquetas/?lang=es

  • argazkiaMugibili_Sare 

    Mugibili_Sare 2017-02-19 19:13:35.80404

    (eu) Gogoratu ibilaldi eta lasterketetarako interesgune asko dituzuela aukeran: http://mugibili.euskadi.eus/blog/2012/10/interesguneen-irudiak/ (es) Recordad que disponéis de un listado de waypoints destinados a las necesidades de las marchas y carreras: http://mugibili.euskadi.eus/blog/2012/10/iconos-de-los-waypoints/?lang=es Mila esker Mugibilin partekatzeagatik.


24.626 km

  mendi lasterketak

1679.0 m

601.6 m

1679.0 m

55.3 m


Koordenatuak: 1294

Behera kargatuta: 20 aldiz

Ikusita: 2977 aldiz

Igotako eguna: 2017ko otsailaren 13a


  • bideoa KME 2017 Mendi Lasterketa/ Carrera deMontaña

[Ibilbide hau egokia ez dela jakinarazi]