KME Mendi Martxa 2017 Marcha de Montaña

-
-
601.6 m
55.3 m
0
5.248
10.496
15.744
20.992 km

Martxaren hasiera Bediako Plazan izango da,
lehen 1,3 km-ak asfaltozko zorutik izanik, mendiko lurretara hurbilketa eginez. Mendian hasiera, Aldai izeneko auzotik egiten da eta bertako pistatik, Apario eta Zekutzeko bideetara irteten da. Bertan, Igorretik Mandoiara doan bidea hartu eta basozainaren txabolan egongo den lehen anoa-gunera iritsiko gara, 6.km-an gutxi gora behera. Bertatik Mandoiararte, Arginaoko Atxaren mendi magaletik joango da bidea, 9.kilometroan martxaren punturik altuenera iritsiz, Mandoiako tontorra hain zuzen.

Tontorretik jaitsi eta Txoribaso inguruetan (Joserra izeneko txirrindulariaren omenez egindako plakaren parean) bigarren anoa-gunea aurkituko da, anoa-gune solido zein likidoa izango dena. Txoribasotik, Lekubasora jaitsiko gara jarraian eta Lekubasoko aisialdi gunean hirugarren anoa-gunea egongo da, likidoa, 15. kilometroan gaudelarik.

Handik Ereño auzora igoko gara, eta gero Zeata mendiari bira emanez Bediako plazarako bidea hartuko dugu berriz, bertara heltzeko azken 1,5 kilometroak berriz ere asfaltozkoak izango dira.

1 comentario

  • Foto de Mugibili_Sare 

    Mugibili_Sare 2017-02-19 19:10:35.341654

    (eu) Gogoratu etiketak erabili ditzakezula. Horrela partekaturiko informazioa zehatzagoa izango da eta aurkitzea errazagoa. http://mugibili.euskadi.eus/blog/2014/05/etiketak-nola-erabili/ (es) Recuerda que puedes emplear etiquetas y así compartir una información mucho más detallada y fácil de encontrar. http://mugibili.euskadi.eus/blog/2014/05/como-usar-las-etiquetas/?lang=es Mila esker Mugibilin partekatzeagatik.


20.992 km

  caminar

1474.0 m

601.6 m

1474.0 m

55.3 m


Coordenadas: 1049

Descargada: 11 veces

Vista: 1765 veces

Fecha subida: 13 de febrero de 2017


  • Video de  KME Mendi Martxa 2017 Marcha de Montaña
  • Video de  KME Mendi Martxa 2017 Marcha de Montaña
  • Video de  KME Mendi Martxa 2017 Marcha de Montaña
  • Foto de  KME Mendi Martxa 2017 Marcha de Montaña

[informar que esta ruta no es apropiada]