Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzeroa ibilbidea

-
-
557.7 m
14.7 m
0
3.4245
6.849
10.2735
13.698 km

[EU]
Hiru aukeretatik mendi izaera nabarmenena duena da hau. Gerra garaiko gatazken lekuko izan zen Bizkargi mendira igotzeko aukera emango digu, Kurtzerotik zein Zugastietatik abiatuta. Bidean Gorozika eta San Roman auzoak zeharkatuko ditu eta bertako ondare natural zein kulturalaren berezitasunak erakutsiko dizkigu, hala nola, Gorozikako hareharrizko harrobia, Urkietako zuhaitz berezia edota Erdi Aroko garai ilunetan berebiziko garrantzia izan zuen Muxikako dorretxea, oinaztarren leinukoa.
Errepidetik igoko gara Zugastietatik Gorozikara. Eliza aurretik igaro eta parkingaren goialdetik abiatzen den pista hartuko dugu. Hau jarraitu besterik ez dugu Bizkargira igotzeko. Garai batean Bizkargiko gailurreko ikuspegia bikaina zen eta ondorioz gerra garaian leku estrategikoa izan zen, baina gaur egun ikuspegiaz gozatzeko, Arburura desbideratu beharko dugu, begiratoki paregabera.
Bizkargitik Zuhartera jaitsiko gara, baso bidean behera, baina baserrietara heldu aurretik eskumako pista hartuko dugu, Urkietara jaisten den bidearekin topo egin arte. Ehun urtetik gorako artea aurkituko dugu Urkietan, aparteko zuhaitza, abereen babesleku. Eskumarantz joko dugu, Kurtzerora doan auzo errepidetik. Bidean San Roman auzoa zeharkatuko dugu eta bertako baserri, ermita eta dorretxea izango ditugu ikusgai. Auzo errepide honetatik egingo dugu txangoaren azken zatia. Zubieta Errota atzeko zubia zeharkatu eta Kurtzero auzoko tabernaren baten edo bestean egarria asetzeko aukera ere badago.
Maiztasun handikoa eta anitza (trena zein busas) da Kurtzero eta Zugastieta auzoek eskaintzen duten garraio publikoa.

[ES]
De las 3 opciones, es ésta la más montañera. Partiendo de Kurtzero o Zugastieta, nos ofrece la posibilidad de ascender a Bizkargi, testigo mudo de los enfrentamientos de la Guerra Civil. En el camino cruza los barrios de Gorozika y San Roman y nos muestra algunas curiosidades de su rico patrimonio natural y cultural, como son la vieja cantera de arenisca de Gorozika, la encina centenaria de Urkieta o la casa torre de Muxika, de gran importancia en los oscuros enfrentamientos acaecidos en la Bizkaia medieval.
Partiendo de Zugastieta el sendero asciende a Gorozika, donde tras pasar frente a la iglesia coge la pista que parte junto al parking hacia Bizkargi. Antiguamente esta emblemática cima contaba con unas vistas inmejorables, siendo un lugar estratégico en la Guerra Civil. Hoy en día si queremos disfrutar de una bella panorámica tendremos que desviarnos a la cima de Arburu, un gran mirador.
Desde Bizkargi descendemos a Zuharte, pero justo antes de alcanzar estos caseríos tomamos a la derecha una amplia pista que se dirige a Gorozika. Tras 3 km la abandonamos para continuar hacia Urkieta, donde encontraremos una impresionante encina centenaria, Árbol Singular de Euskadi. Giramos a la izquierda y cruzamos San Roman, mientras disfrutamos de sus caseríos, ermita y casa torre. Solo nos queda seguir descendiendo hasta llegar a Kurtzero.
Son muchos y diversos los servicios que ofrece el núcleo de Kurtzero (Bares-restaurantes, servicio público…).

    Muxika

    Egilea:

    Muxika

    13.698 km

      oinez

    524.0 m

    557.7 m

    621.0 m

    14.7 m



    Koordenatuak: 269

    Behera kargatuta: 6 aldiz

    Ikusita: 3787 aldiz

    Igotako eguna: 2015ko otsailaren 3a


    • argazkia Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzeroa ibilbidea
    • argazkia Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzeroa ibilbidea
    • argazkia Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzeroa ibilbidea
    • argazkia Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzeroa ibilbidea
    • argazkia Zugastieta-Gorozika-Bizkargi-Kurtzeroa ibilbidea
     aparkalekua

    Zugastieta

     aparkalekua

    Gorozika

     bidegurutzea

    Arburuko kurtzea

     tontorra

    Arburu (550m)

     tontorra

    Bizkargi (555 m)

     bidegurutzea

    Zuharte

     zuhaitza

    Urkietako artea

     erlijio eraikina

    San Roman ermita

     aisiagunea

    Atsendenlekua

     eraikin historikoa

    Muxika dorretxea

     aparkalekua

    Kurtzero

    [Ibilbide hau egokia ez dela jakinarazi]