Lizarragako mendatetik Ihurbain mendira, tarteko mendiak igoz

-
-
1482.0 m
1018.0 m
0
8.528
17.056
25.584000000000003
34.112 km

Lizarragatik Beriain mendira igotzeko ibilbidea modu ezberdinetara egin daiteke kilometro gehiago edo gutxiago eginez, interneten irakurri daitezken deskribapenen aldakortasuna ikustea besterik ez dago. Lizarragako mendatetik ia Beriaingo gailurreraino doan pista bat dago, bere ibilbidean ferra itsurako ibilbide bat eginez.

Gure asmoa, pista hau erreferentzi bezela hartuta, joaterakoan, pista gure ezkuinean utzi eta etortzerakoan pista ezkerrean (joateko norantzan) uztea zen, tamaina ezberdinetako bi ferra eginez.

Joateko bidean, Lizarragako mendatean hasi eta Tunelgaña mendira igo ginen. Ondoren, Tunelgaña eta Atazabal mendien arteko ertza jarraitu, eta tartean Saratsa, Aitzorrotz, Eskalaborro eta Pagomotxeta mendiak igo genituen. Atazabal menditik Peña Blanca mendira pasa eta hemendik Beriain mendiko goi-lautadaren sarrera ireki zigun Lezizagoa edo Lezitza mendira igo ginen. Lezitzatik Euskal Herriko erdigunera jaitsi, Lizarragatik datorren pista zeharkatu, eta goi-lautadaren iparrean dagoen Amorro mendira igo ginen. Amorrotik, Beriain mendira doan ohiko bidearekin bat egin eta Beriain eta azkenik Ihurbain mendiak igo genituen.

Itzultzeko Beriain berriro igo eta Lizarragatik datorren ohiko bidea jarraitu genuen Altos de Goñi mendiraino. Hemendik Lizarragatik datorren pista gure eskuinean (ibilbideko norantzan) utziz, Arrasaundi, Elordia, Beorzulo, Tontorraundi eta Dorroketa mendiak igo genituen, pistara jaitsi eta ibilbideari amaiera emanez.

OHARRA

Beriain menditik Altos de Goñi mendira joateko pista gure ezkerrean utzi eta zona karstiko batetik joan ginen (kontuz honelako lekuetan ibiltzeko ohiturarik ez badago). Nire ustez, bidea errazago eta azkarragoa egin daiteke pistatik gertu mantentzen bagara.

BIDEAREN DATU BATZUK

- Luzera: 34 kilometro.
- Altuera minimoa: Lizarragako mendatea, 1031 metro.
- Altuera maximoa: Beriain, 1493 metro.
- Desnibel positiboa osora: 1450 metro.
- Ura: Bide osoan ez dago iturririk.
- Zailtasuna: Erraza, baina ibilibde luzea da.
- Igotako mendiak: 17.
- Guk egindako denbora: 6 ordu eta 35 minutu.

Ibilbideak duen itzal eskasagatik, udan egiten badugu merezi du oso goiz irtetzea.

Ibilbide honen informazio eta argazki gehiagorako: http://www.smithyrenbloga.com/2014/07/lizarragako-mendatetik-ihurbainera.html.

5 iritzi

  • argazkiamikel_ibilbideak 

    mikel_ibilbideak 2014-07-13 22:51:38.657913

    Gogoratu ibilbideak zuen webgunean erakustea oso erraza dela. Bideo tutorial labur honetan azaltzen dugu: https://vimeo.com/53436978 Mila esker Ibilbideaken partekatzeagatik.

  • argazkiaSmithy 

    Smithy 2014-07-13 23:12:03.123672

    Milesker mikel_ibilbideak!!!! Iruzkin baliagarria, bai jauna.

  • argazkiamikel_ibilbideak 

    mikel_ibilbideak 2014-07-14 06:37:47.858854

    Aste honetako ibilbide nabarmendua @Smithy -k partekaturiko "Lizarragako mendatetik Ihurbain mendira, tarteko mendiak igo" (oinez). Zorionak. ;) http://ibilbideak.euskadi.net/foroa/viewtopic.php?p=5713&f=18#p5713

  • argazkiamikel_ibilbideak 

    mikel_ibilbideak 2014-07-14 06:38:52.304531

    Hurrengo baterako bidegune (waypoint) batzuk jarrita, ibilbidea borobila litzateke! ;-)

  • argazkiaSmithy 

    Smithy 2014-07-14 20:59:14.059805

    Milesker ibilbideak sortzen duzuen taldeari, ea bakarren bati baliogarri zaion ibilbide hau. Waypoint-ak jartzeko ohiturarik ez dugu izaten, ea hurrengoan gogoratzen garen. Milesker berriro ere eta ondo izan!!!

Smithy

Egilea:

Smithy

34.112 km

  oinez

1345.0 m

1482.0 m

1345.0 m

1018.0 m



Koordenatuak: 2915

Behera kargatuta: 6 aldiz

Ikusita: 1552 aldiz

Igotako eguna: 2014ko uztailaren 13a


  • argazkia Lizarragako mendatetik Ihurbain mendira, tarteko mendiak igoz

[Ibilbide hau egokia ez dela jakinarazi]