Foto de  TXIMELETA-KKE

TXIMELETA-KKE

http://tximeleta.eus/

TXIMELETA TALDEA 1994an gimnastika erritmikoko kiroletako kluba bezala sortu ginen. Gaur egun TXIMELETA-n lan egiten dugun profesionalen gehiengoa bere harrobitik irten gara, talde-lana eta osatzen dugun pertsona guztien talentu pertsonal eta soziala gure balio handia izanez. 20 urte baino gehiagotan zehar lortu dugun eskarmentuaren bidez, gaur egun area ezberdinak lantzen ditugu ongizate fisiko emozional eta sozialeko arloen barruan. • Tximeleta jarduerak: Tximeleta taldean ikastaroak, tailerrak eta haur, gazte eta helduentzat kultura eta jarduera fsiko eta kirol jarduerak antolatzen ditugu: Gimnastika erritmikoa, judoa, hip-hopa, irristaketa, defentsa pertsonala , gimnastika dibertigarria... • Tximeleta enpresa: Tximeleta taldeak lan-ongizate egitasmoa eskaintzen dugu, pertsona guztien osasun fisikoa eta emozionala hobetzera zuzendutakoa, alegia. Azken urte hauetan zehar kanpoko hiru ziurtagiriak jaso ditugu kalitatearekiko gure konpromisoagatik: • 3K MAILA GORENENA: Kiroletako erakundeetako kudeaketaren hobekuntzarako proiektukoa, Euskalit eta Euskal Herriko Foru Aldundiek antolaturikoa. • Zilarrezko BIKAINa: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak luzatutako hizkuntza kudeaketako “Bikain” zirutagiria. • Euskalit-ek emandako Bikaintasunarekiko konpromisoko Diploma Tximeleta-ren xedea 4 eta 100 urte bitarteko pertsona guztiei jarduera fisikora hurbiltzea da, eta horiei bere bizitza guztian zehar ohitura osasungarrien garapenean lagunduz, haiek duten bere ingurunean (eskola, lan, aisia...).

Rutas 0

Ninguna actividad todavía