Zure pribatutasuna Mugibili

Pribatutasun-politika
2015eko abendua

Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultura Saila da (aurrerantzean, fitxategiaren arduraduna) http://www.mugibili.euskadi.eus helbideko webgunearen operadorea, bai eta horren barruko azpidomeinu edo atalena ere (aurrerantzean, Webgunea edo Mugibili). Haren egikaritzea SaaS moduan jarri da (Software as a Service). Horretarako, Wikiloc Outdoor SL enpresa kontratatu da (aurrerantzean, Wikiloc).

Pribatutasunari buruzko politika honek arautzen du Wikiloc-ek webgunearen erabiltzaileen datuen gainean egiten duen erabilera, webguneak eskaintzen dituen zerbitzuen esparruan (aurrerantzean, Zerbitzuak).

Webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak zera esan nahi du, erabiltzaileak pribatutasunari buruzko politika hau irakurri eta onartzen duela. Pribatutasun-politika hau abian jartzen den eguna, horixe izango da politika honen azken berrikusketaren eguna, eta aplikagarria izango da argitara ematen den egunetik aurrera. Beraz, fitxategiaren arduradunak gomendatzen du pribatutasun-politika aldiro-aldiro eguneratzea.

Webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu batzuek pribatutasun-politika espezifikoak eska ditzakete, zeinek pribatutasun-politika hau osatu egingo baitute, edo ordeztu, pribatutasun-politika honen aurka badaude. Erabiltzaileak, gainera, onartu egin beharko ditu, dagokion zerbitzua jasotzen hasi baino lehen.

Horretaz gainera, webgunean sartzeko eta hura erabiltzeko, legez indarrean dauden betekizunak aplikatuko dira.

1. DATU PERTSONALEN FITXATEGIAK. TRATAMENDUAREN HELBURUA ETA DATU PERTSONALEN KATEGORIAK

Zerbitzuen bitartez jasotzen diren erabiltzaileen datuak “USUARIOS MUGIBILI” izeneko fitxategi batean gordeko dira. Erabiltzaileak lokalizazioa behar duten zerbitzuak eskatzen dituenean –esaterako, kirol-jarduera fisiko, ibilbide edo interesgune bat grabatzea edo deskargatutako ibilbide batean nabigatzea–, zerbitzua ematearekin batera haren lokalizazio-datuen tratamendua ere eskaini ahalko da. Datu horiek beti erabiliko dira jarraian adierazten diren helburuetarako eta zerbitzuak egokiro edota ahalik eta erarik onenean emateko. Fitxategi honen helburua da webgunea kudeatzea, bai eta zerbitzuak ematea eta Mugibili guneko zerbitzu horiekin eta erabiltzaileak aukeratzen dituen ibilbideekin loturiko mezu elektronikoak bidaltzea ere, barne hartuta kontsultatzen duen edukiaren moldaketak ere. Mezu elektroniko hauen harpidetza edozein unetan eten daiteke, “Nire kontua” izeneko atalean.

Hauek dira erregistratzeko unean, edo geroago, jaso daitezkeen datu pertsonalak:

  • Erabiltzaile-izena (nahitaez).
  • Pasahitza (nahitaez).
  • Helbide elektronikoa (nahitaez).
  • Weborria edo webloga.
  • Erabiltzailearen deskribapena.
  • Argazkia.
  • Sexua.
  • Hizkuntza.
  • Kokapena.
  • Neurri-unitatek.
  • Twitter kontua
  • Facebook profil edo orria.

Fitxategiaren arduradunak ez du jasotzen erabiltzaileen adina, ezta jaioteguna ere. Beraz, ez da tratamendu espezifikorik egongo adingabekoen datu pertsonalei dagokienez. Webgune hau bakarrik erabiltzaile adindunei zuzenduta dago.

Erabiltzaileek, gainera, zerbitzuen bitartez beren ibilbideak gehitu ditzakete, eta horrekin batera informazio geografikoa, datak, kirol jarduera mota, ibilbidearen iraupena, argazki eta bideoak, eta egokitzat jotzen dituzten iruzkinak. Gogokoen dituzten ibilbideak ere aukeratu ditzakete.

2. DATU PERTSONALEN JAKINARAZPENA

Zerbitzuen funtzionamenduaren ondorioz, erabiltzaileek emandako informazioaren zati bat beste erabiltzaileen eskura jarriko da webgunearen bidez. Informazio horretara sarbidea duten erabiltzaileak munduko edozein herrialdetakoak izan daitezke. Erregistratzeko unean ematen den informazio hori beste erabiltzaileen eskura iristea nahi ez bada, aski da informaziorik ez ematea, ez baita beharrezkoa zerbitzuak erabili ahal izateko. Informazio hori edozein unetan aldatu edo ezabatu daiteke, erabiltzailearen izena eta helbide elektronikoa izan ezik, “Nire kontua” atalean sartuta. Dena den, Mugibili webgunean ez dira helbide elektronikoak argitaratzen, salbu eta erabiltzaileak helbide hori “publikotzat” jotzen badu erregistratzeko unean.

Webgunean beste hirugarren baten informazio pertsonala argitaratzen duen erabiltzaileak, aldez aurretik, hirugarren horren baimena beharko du horretarako.

Mugibili webguneak erabiltzaileei eskaintzen dizkien funtzionaltasunen artean, aipatzekoa da Mugibilin igotzearekin batera Wikiloc webgunera (www.wikiloc.com) ere igo ditzaketela beraien ibilbideak eta ibilbideei loturiko zenbait informazio. Beren ibilbideak Wikiloc-en igotzea aukeran izango dute erabiltzaileek, eta horretarako beharrezkoa izango da Mugibili webguneko erabiltzailea Wikiloc-eko erabiltzailea ere izatea, alegia, Wikiloc-en erabiltzaile-izena eta pasahitza izatea. Wikiloc-en ibilbideak eta beste informazio batzuk igotzeko aukera ibilbide bat igotzeko unean erabil daiteke (erabiltzaileari hori egiteko aukera ematen bazaio) edo beste edozein unetan, erabiltzailearen profilean dauden aukeraz baliatuz. Gaur egun Wikiloc-ek hitzarmen bat dauka Google Inc.-ekin, zeinaren bidez Google Inc. eta Google taldeko beste sozietate batzuek Wikiloc-era igotako ibilbideak eta beste informazio batzuk erakuts baititzakete –baita Google Earth-en bisorearen bitartez ikusi ahal izatea ere–, betiere Wikiloc-en pribatutasun-politikan eta lege-baldintzak errespetatuta. Fitxategiaren arduradunak ez du bere gain hartzen inongo erantzukizunik, Wikiloc-ek datu pertsonalen gainean edo ibilbideen gainean egin dezakeen erabilerari buruz, datu eta ibilbide horiek Wikiloc-ek bere erabiltzaileentzako ezartzen dituen pribatutasun-politikaren eta lege-baldintzen mende egongo baitira.

Mugibili webguneak blog eta foro ireki bat du, erabiltzaileen iruzkinak jasotzeko. Erabiltzaileek foro eta blogean sartzen dituzten datu pertsonalak pribatutasun-politika honetan ezarritakoaren mendean geratzen dira, eta foro eta blogaren gainerako erabiltzaileen eskura egongo dira.

3. DATUOK ESKURATU, ZUZENDU, EZEZTATU ETA DATUOI AURKA EGITEKO ESKUBIDEAK

Fitxategiaren arduradunak datuok eskuratu, zuzendu, ezeztatu eta datuoi aurka egiteko eskubideak bermatuko ditu, alegia, Datu Pertsonaletarako Jabetza Publikoko Fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa Sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean eta Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan aitortutako eskubideak. Dena den, erabiltzaileek beti izango dute datuetarako sarbide zuzena eta horiek aldatzeko aukera “Nire kontua” izeneko ataletik.

Gainera, edozein interesdunek izango du datuak eskuratu, zuzendu, ezeztatu, aurka egiteko eskubidea eta legeak aitortzen dion beste edozein eskubide baliatzeko aukera. Eskubideon eduki materiala legeak ezarritakoa izango da.

Aipaturiko eskubideak egikaritu nahi dituzten interesdunek pribatutasun-politika honetan zehazten den fitxategiaren arduradunaren helbidean egin ahal izango dute hori, edo, bestela, mugibili@euskadi.eus helbide elektronikoan: argi zehaztu behar dute mezu elektronikoaren gaian zein eskubide egikaritu nahi duten, eta mezuak Mugibili  webgunearen arduradunari zuzenduta egon behar du.

1720/2007 Errege Dekretuan xedatutakoaren indarrez, honako prozedura hau erabili behar da eskubideak mekanismo honen bitartez egikaritzeko:

Fitxategiaren arduradunari zuzentzen zaion idazkiak honako hauek jasoko ditu:

1. Interesdunaren izen-abizenak eta haren nortasun agiri nazionalaren, pasaportearen edo nortasuna adierazteko baliagarria den beste agiriren baten fotokopia; ordezkari baten bitartez jarduten badu, ordezkariarenak, bai eta ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria ere.
2. Eskaera jasotzen duen eskabidea.
3. Jakinarazpenetarako helbidea, eguna eta eskatzailearen sinadura.
4. Egiten duen eskabidea egiaztatzeko agiriak, hala badagokio.
Fitxategiaren arduradunak beti erantzungo dio eskabideari, bere fitxategietan eragindako pertsonaren datu pertsonalak egon nahiz ez egon. Eskabideak ez baditu betetzen lehenengo atalean ezarritako baldintzak, hura zuzentzeko eskatuko du fitxategiaren arduradunak.

Jarraian datozen pribatutasun-politikari buruzko klausulak fitxategiaren arduradunak egiten duen datuen bilketa zehatzaren arabera aplikatuko dira.

4. ERABILTZAILEEN COOKIEN ETA IP HELBIDEEN ERABILERA
Webguneak cookie-ak erabiltzen ditu, erabiltzailearen nabigazioa errazteko eta pertsonalizatzeko.

Webgunean cookie-ak erabil daitezke. Cookie bat da erabiltzaileak webgunea bisitatzen duenean gune horren zerbitzariak internautaren ordenagailuan biltegiratzen duen informazio-elementua. Mugibili guneko cookie-ek funtzionaltasun gehigarriak ematen dizkiote webguneari, eta lagungarriak dira webgunearen analisi egokiago bat egiteko. Adibidez, webguneak cookie bat jar dezake nabigatzailean, erabiltzaileak gunea bisitatzen duenean bere pasahitza behin baino gehiagotan gogoratu eta idatzi beharrik ez izateko. Nabigatzaile gehienetan, “Laguntza” izeneko atala aurkituko du erabiltzaileak, tresna-barran. Fitxategiaren arduradunak atal horretara bideratzen du jakinarazpenak jasotzeari buruzko informazioa lortzeko, bai eta cookie-ak desaktibatzeko moduaz ere, cookie berri bat jasotzen denean. Fitxategiaren arduradunak erabiltzaileei jakinarazten die cookie-ak aktibatuta uzteak laguntzen duela webgunearen funtzio batzuk aprobetxatzen.

Mugibili webguneak erabiltzen dituen cookie-ak ez dira publizitaterako baliatzen, ezta ere nabigazio-datuak aurrez identifikatu ez diren pertsona fisikoekin atxikitzeko.

Fitxategiaren arduradunak sarbidea du erabiltzaileek webgunean sartzeko darabilten IP helbidera. Webgunean sartzeko erabiltzaileak duen IP helbideak ez du zertan beti berdina izan sartzen den bakoitzean. Gainera, erabiltzaile ezberdinek IP bera eduki dezakete.

Nahiz eta fitxategiaren arduradunak ez egin inolako lanik IP helbideak pertsona fisiko jakin batzuei atxikitzeko, IP helbidetarako sarbidea datu pertsonalen tratamendutzat har liteke, zeren eta IP helbideari atxikita egon litekeen pertsona fisiko hori, teorian, identifikagarria izan baitaiteke (benetako aukera urria bada ere). Beraz, datuek babesteko araudiarekin bat, aplikagarria izango da pribatutasun-politika honetan IP helbide horietarako xedatutakoa.

5. WEB INPRIMAKIETAN JASOTAKO MEZUAK ETA FORO ETA BLOGEAN JASOTAKO IRUZKINAK

Webguneko formularioetan jasotako informazioa bakarrik erabiliko da erabiltzaileen kontsultei, iradokizunei edo kexei erantzuteko.

Mugibili guneko foro eta blogeko iruzkinetan sar litezkeen datu pertsonalak bakarrik erabiliko dira iruzkin horiei erantzuteko.

6. ALDERDI OROKORRAK ETA HARREMANETARAKO DATUAK

Espainiako legediak arautzen du datu pertsonalen tratamendua.

Mugibili webgunearen pribatutasun-politikarekin loturiko komunikazioetarako: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Donostia-San Sebastián Kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz: mugibili@euskadi.eus NIF: S4833001-C