Ohiko galderak Mugibili

WEBGUNEAREN ERABILERARI BURUZKO GALDERAK

Nola argitaratzen da ekintza bat Mugibilin?

Ekintza bakat bat edo ekintza bakar batzuk argitaratu nahi badituzu, hauxe duzu jarraitu beharreko bidea:

Baina zure asmoa bada ekintza asko aldi batez argitaratzea, hobe duzu karga ugari baten bidez egitea.

Oharra: ekintzak argitaratzeko, kontu bat sortu behar duzu aurretik eta saioa hasi kontu horrekin. Kontu bat sortzeko, webgunearen goiburuan azaltzen den “SARTU” testuaren bidez egin behar da.

Nola kokatzen dira ekintzak?

Nola sartzen dira argazkiak argitalpenetan?

Garrantzitsua: ez baduzu lortzen, errepasatu jarri duzun estekaren hasieran ez dagoela bi aldiz idatzita “http://”.
Bestalde, gogoratu erakusten dituzun irudiak zureak edo berrerabilgarriak izan behar direla. Nahi izan ezkero guk erabilitakoak hemen dituzu.

Nola sartzen dira bideoak argitalpenetan?

Oharra: Youtube eta Vimeo bideoak onartuak dira, besterik ez.

Nola argitaratu berriz lehen argitaratu genuen ekintza bat?

Askotan gertatuko zaigu ekintza bera behin baino gehiagotan antolatuko dugula, edo toki ezberdinetan, edo hizkuntza ezberdinetan… Horrelakoetan egokiena da ekintzaren pantailaren goi-eskuinaldean azaltzen zaigun “errepikatu” botoia erabiltzea. Ekintza berriak dituen ezaugarri ezberdinak zehaztuta, berri bat argitaratu dezakegu lan gutxiago eginda. “Errepikatu” botoia erabili beharrean, dagoeneko argitaratuta dagoen ekintza bat aldatzen badugu (adibidez iazko ekintza bati aurtengo datak jartzen), zure ekintza ezin izango dugu gizarte sareetan mugitu.

Ekintzen deskribapena idazteko kopiatu-itsasi erabil al dezaket?

Bai, beti ere idazten duzuna testu laua bezala sartzen baduzu. Horretarako gure gomendioa da webgune batetik edo word edo antzeko dokumentu batetik kopiatzen ari bazara, Mugibilin itsatsi baino lehen, “bloc de notas” edo antzeko tresna batean itsatsi testua eta hortik berriz ere kopiatu Mugibilin itsasteko. Horrela testu laua erabiliko duzu eta ohiko arazoak saihestuko dituzu.

Zer kontatu ahal/behar dut?

Norberak erabaki behar du argitaratzen duenaren edukia, baina pentsatu behar dugu zer aurkitu nahi duen irakurriko duenak. Horregatik, interesgarria eta erakargarria den informazio guztia jartzea gomendatzen dizuegu. Informazioa zabaltzeko aukera badago nonbaiten info+ esteka jarri.

Ekintzak noiz arte daude ikusgai?

Ekintza bat argitaratzen dugunean bukaera data ere zehazten dugu. Egun hori baino beranduago, ekintza zure kontuaren zerrendan zuretzat bakarrik egongo da ikusgai, baina bilatzaileak ez du aurkituko.

Zein hizkuntzatan argitaratu behar ditut nire ekintzak?

Euskaraz edo espaineraz nabigatzen, ikusten ditugun edukiak berberak dira. Horregatik, gure gomendioa garbia da: ekintza bakoitzagatik argitalpen bakarra eta bertan idatzi nahi dituzun hizkuntzak erabilita. Hizkuntza bakoitzaren testuaren aurretik (eu) (es) (fr) (en)… idatzita errazago bereiztuko dira hizkuntzak.

Non bilatzen du bilatzaileak?

Bilatzaileak ekintzen izenburuan bilatzen du. Beraz, pentsatu zeintzuk izan daitezkeen hitzik garrantzitsuenak zure ekintza bilatzeko eta izenburuan jarri. Esaterako, surf ikastaro bat antolatzen baduzu “surf” hitza azaldu behar da izenburuan. Horregatik, “olatuekin dantzan” izenburu ederra izan arren ez da batere eraginkorra.

Bilatzaileak sortzen ari garen sinonimo hiztegia erabiltzen du. Modu horretan, inork “nordik walking” bilatzen badu, bilatzaileak hitz guzti hauen bila joango da: nordik, nordica, ipar, nordikoa, walking, marcha, ibilia, ibilkera, caminata, martxa, ibilaldia.

Nola jaso dezaket nire interesekoak diren ekintza berrien jakinarazpena?

Bilaketa baten emaitzen ondoren “hau bezalako ekintza berririk sortu ezkero jakinarazi” mezua ikus dezakezu. Horren gainean klikatzen baduzu, hortik aurrera zure bilaketaren irizpideak betetzen dituzten ekintza berrien jakinarazpena jasoko duzu e-postaz. Aukera hau toki eta antolatzaileen ekintza zerrendetan eskaintzen da ere bai. Jakinarazpenak etetzeko jasoko duzun ekintza berrien e-postaren bidez egin dezakezu.

Zergatik ez dut ikusten eguneratu dudana?

Batzuetan ekintza baten edukia aldatzen dugunean, aldaketa ezin dugu ikusi gure ordenagailuan. Lehengo informazioa cache-n gordeta dugula izaten da horren arrazoia. Eguneratutako edukia ikusteko sakatu zure nabigatzailean URLaren ondoan azaltzen zaizun gezitxo borobiltxoa eta horrekin nahikoa izaten da eduki berria ikusi ahal izateko.

Zergatik desagertzen da edukia ekintza baten deskribapena aldatzen dudanean?

Horren arrazoia izaten da laua ez den testua kopiatzen saiatzen ari zarela. Birpasatu mesedez aurreko galdera batean azaltzen duguna kopiatu-itsatsi aukeraren inguruan.

Zer jarri behar dut nire profilean?

Zure profila zure aurkezpen publikoa da. Aurkeztu zeure burua erakutsi nahi duzuna azalduz.

Bere eskaintza ezagutarazi nahi duen erakunde baten kasuan, derrigorrezkoa da profila txukun betetzea. Kontrakoak baldarkeria erakusten baitu.

Nola erakutsi ibilbidea ekintza batean

Nola argitaratzen dira ibilbideak?

Bi aukera daude, hurrengo bideoetan azaltzen ditugunak. Bideo hauek eguneratu gabe daude, baina erabilgarriak izan daitezke.

Nola argitaratu dezaket ibilbide baten mapa nire webgunean?

Hurrengo bideoan azaltzen dugu. Bideo hau eguneratu gabe dago, baina erabilgarria izan daiteke.

 

GALDERA OROKORRAK

Zer da Mugibili?

Mugibili kirol-jarduera fisikoaren bilatzailea da. Gizarte aktiboagoa sortzeko, Jaurlaritzak sustatutako Mugiment egitasmoaren barnean dagoen ekimena da Mugibili.

Irrati elkarrizketa honetan saiatzen gara laburbiltzen:

Era berean telebista saio honetan:

Zertarako sortu da Mugibili?

Mugibiliren helburua da mugitzeko asmoa dutenek, norberaren interesaren arabera dauden aukerak modu azkar eta errazean ezagutu ahal izatea.

Nork argitaratu dezake Mugibilin?

Mugibiliren erabilera libre eta doakoa da. Edozein pertsonak edo erakundek bere proposamenak partekatu ditzake. Argitaratu aurretik kontu bat ireki behar dugu eta saioa hasi kontu horrekin.

Zer dira plus kontuak?

Mugibili ezagutarazten laguntzen duten kontuek Plus izendapena jasotzen dute. info+

Zein ekintza argitaratu daitezke?

Kirol-jarduera fisikoarekin lotura duten mugitzeko aukera eta baliabide guztiak ongi etorriak dira Mugibilin. Kirol-jarduera fisikoa ikuspegi zabaletik ulertzen dugu, kirolak ez ezik era guztietako aisialdi mugimendu-ekintzak barne izanik; esaterako dantza, jolas aktiboak, eguneroko joan-etorri aktiboak, txangoak, eta abar.

Argitaratu nahi duzuna eperik gabeko baliabidea bada, epe luzea aukeratu (urtebete gehienez).

Mugibilin partekatu daitezkeen ibilbideei dagokienez, motordunak ez diren kirol ibiltarienak izan behar dira.

Zein esparru geografiko betetzen du Mugibilik?

Mugibiliren bilatzaileak Euskal Herriko herrietatik hurbil dauden ekintzak aurkitzen ditu. Herri batetik “hurbil” esaten dugunean, herri horretako erdigunetik zuzen gehienez 10kmtara kokatuta dauden ekintzak erakusten ditu. Ibilbideen kasuan, hasiera edo bukaera Euskal Herrian izan behar dute.

Euskal Herritik kanpo izango den zerbait argitaratu nahi baduzu, Euskal Herrian kokatu dezakezu eta ekintzaren deskribapenean azaldu non izango den. Adibidez, mendi elkarte batek Alpeetara antolatzen badu irteera bat, bere egoitzan kokatu dezake ekintza eta deskribapenean azaldu non izango den.

Zein da sarrera orrian azaltzeko irizpidea?

Sarrera orriko nabarmendutako ekintzak aukeratzeko, irizpide batzuk aintzat hartzen ditugu. Orokorrean, sarrera orrian lehentasuna dute ondorengo ekintzek:

  • egiaztatutako kontuen ekintzenak.
  • argitalpenean informazio gehiago eta hobea dutenak (testuak azalpen argiak, irudi eta bideo erakargarriak).
  • partaidetza aktiboa eskatzen dutenak jarrera sedentariorik eskatu gabe (ikuskizunak, eserita jarraitzeko formazioak…)
  • parte hartze irekia dutenak, talde itxiei zuzenduta daudenak bigarren tokian utziz.
  • ekimen publikoetan diskriminazio positiboa duten taldeei zuzenduta daudenak.
  • Euskal Herriko bertako kirolenak direnak.
  • Mugibilin argitaratutako eskaintza osoa aintzat harturik aniztasun geografikoa eskaintzen dutenak.
  • Mugibilin argitaratutako eskaintza osoa aintzat harturik originaltasuna eskaintzen dutenak.

Sarrera orrian nabarmendutako ekintzak, egun berean gure gizarte sareetan argitaratzen ditugu, oihartzun handiagoa lortuz.

Zein da bilaketen emaitzen ordenaren irizpidea?

Bilaketa baten emaitzan ateratzen diren ekintzak hurbiltasun geografikoa eta dataren arabera ordenatzen dira, irudia duten ekintzei lehentasuna emanez.

Zein da ibilbideak nabarmentzeko irizpidea?

Ibilbide nabarmenduek aukeran dauden gutxienez 5 osagai dituzte: GPS arrastoa, deskribapena, etiketak, bideguneak, argazkiak, bideoak eta informazioa zabaltzeko kanpoko esteka. Arau orokor honen salbuespena da kanpoko toki batean (webgunea, bloga) azalduta dauden ibilbideak, toki horren esteka zuzena erakusten badute ibilbidearen deskripzioan.

Zer da kontuen arteko lotura?

“Nire kontua” atalean sartzen bazara “kontuen arteko lotura” ikusiko duzu. Mugibilin eta Wikiloc-en kontu bana ireki baduzu eta zure kontuak lotzen badituzu, Mugibilin partekatutako ibilbideak, horrela nahi baduzu, automatikoki argitaratu daitezke Wikiloc-en. Honek bigarren ondorio bat ere badu: Google Earth-en azaltzea (Google Earth eskaintzen dituen geruzetan “Wikiloc” geruza piztuta badago).

Zalantzak ditut, nola argituko ditut?

Zure galderak besteentzat ere erabilgarriak badira, mesedez foroan galdetu. Gai pertsonalagoak badira, orduan “harremanetarako” atala erabili.

Zergatik ez dut erantzunik jasotzen?

harremanetarako” atalean mezu bat idatzi baduzu eta erantzunik ez baduzu jaso, seguraski zure posta elektronikoaren helbidea utzi ez duzulako da.

Nork bermatzen du ekintzen kalitatea?

Ez dugu inolaz ere ulertu behar Mugibili kirol-jarduera fisikoaren kontrol, azterketa edo kalitatearen bermerako tresna gisa. Mugibiliren administratzaileok argitaratutako eduki guztiak (egiaztatutako kontuenak ezik) aztertzen ditugu, baina argitaratutako ekintzen kalitatea, erabilgarritasuna, seguritatea edo arduraldia, ekintzaren sustatzailearen ardura zuzena da. Informazio gehiago erabilera baldintzen atalean.