Erabilpen Baldintzak

Lege-baldintzak

2015eko abendua

Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila da http://www.ibilbideak.euskadi.net helbideko webgunearen operadorea, bai eta horren barruko azpidomeinu edo atalena ere (aurrerantzean, Webgunea edo Ibilbideak). Haren egikaritzea SaaS moduan jarri da (Software as a Service). Horretarako, Wikiloc Outdoor SL enpresa kontratatu da (aurrerantzean, Wikiloc).

Baldintza hauek arautzen dute erabiltzaileek webgunean sartzeko eta nabigatzeko eta gunea erabiltzeko modua, bai eta webgunearen bitartez ematen diren zerbitzuak ere.

Webgunean sartzeak eta hura erabiltzeak zera esan nahi du, erabiltzaileak baldintza hauek irakurri, onartu eta betetzeko konpromisoa duela. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak edozein unetan alda ditzake baldintza hauek. Beraz, aldiro-aldiro eguneratzea gomendatzen dugu. Baldintza hauek abian jartzen den eguna, horixe izango da baldintzen azken berrikusketaren eguna, eta aplikagarria izango da argitara ematen diren egunetik aurrera.

Webgunearen bidez eskaintzen diren zerbitzu batzuk Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak edo zerbitzuak ematen dituzten beste hirugarren batzuek ezarritako baldintza edo jarraibide espezifikoen mendean gera daitezke, zeinek baldintza hauek osatu egingo baitituzte, edo ordeztu, hemen xedatutakoaren aurka badaude. Erabiltzaileak, gainera, onartu egin beharko ditu, dagokion zerbitzua jasotzen hasi baino lehen.

Datu pertsonalak biltzeari eta erabiltzeari dagokionez, halaber, pribatutasun-politika aplikatuko da.

1. ZERBITZUEN HELBURUA

Zerbitzuen bitartez, ibilbideak eta GPS interesguneak, eta horiekin loturiko informazioa eta edukiak ere, sortu, gorde, argitaratu, partekatu, bidali, bilatu, balioetsi eta deskargatu ditzake erabiltzaileak.

2. ERABILERA BAIMENDUAK

Erabiltzaileak baimena du zerbitzuak baldintza hauen arabera baliatzeko. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du zerbitzuak fede onez erabiltzeko.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du zerbitzuak zabarkeriaz ez erabiltzeko, ezta iruzurretarako edo legea urratzeko ere. Erabiltzaileak, halaber, konpromisoa hartzen du bere jokabidearekin Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren, Wikiloc-en edo beste hirugarren batzuen irudiari, interesei eta eskubideei kalterik ez egiteko.

Erabiltzaieak ez du webgunearen edo zerbitzuen funtzionamenduan trabarik eragingo; batez ere, ez du beste erabiltzaile edo pertsonarik ordeztuko. Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du webgunea edo zerbitzuak normaltasunez erabiltzea eragozten duen kaltea sor dezakeen ekintzarik ez egiteko, bai eta haren segurtasunari eragin diezaiokeenik edo haietan trabak edo oztopoak jar ditzakeenik ere. Debekatuta dago sarbidea roboten bitartez edo armiarma edo bestelako gailu, programa, aplikazio mugikor edo bestelako tresnen bitartez egitea webguneko edo zerbitzuetako edozein ataletan sartzeko, kopiatzeko edo kontrolatzeko. Debekatuta dago, halaber, webgunea edo zerbitzuak beren ohiko ustiapen normalaz beste helburuetarako eta xede pertsonaletarako duen sarbide eta erabilera oro, edota Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren edo Wikiloc-en interesei justifikaziorik gabe kalte eragiten dieten sarbide eta erabilerak, aurrez bi erakundeon baimen adierazi idatzizkorik ez badago. Era berean, debekatuta dago webguneko edukiak eskuratzea edo eskuratzen ahalegintzea (‘Erabiltzailearen Edukia’ barne, aurrerago definitzen den eran), baldin eta ohiko erabilera moduak ez beste bide edo teknika batzuk erabiltzen badira horretarako, edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eta Wikiloc-ek beren-beregi eta idatziz baimenduta ez bada.

Erabiltzailearen erantzukizuna da, zerbitzuak erabiltzen hasi baino lehen, egiaztatzea horiek bere beharrizanetara egokitzen direla.

3. ERREGISTROA

Zerbitzu jakin batzuk erabili ahal izateko, erabiltzailea erregistratu egin behar da: erabiltzaile bat eta pasahitz bat sortu behar ditu, eta bere kontua aktibatu. Hori dela eta, helbide elektroniko baliagarri bat eman behar du zerbitzuei buruzko jakinarazpenak bertan jasotzeko.

Bi erabiltze mota bereizten dira: pertsonak eta erakundeak. Erakunde bezala, bakarrik erregistratu daitezke legalki osatuak diren pertsona juridikoak (hauen barne, beste batzuk baztertu gabe, kirol klubak, kirol federazioak, elkarteak, udalak, mankomunitateak, tokian-tokiko garapen agentziak, hezkuntza zentroak, turismoa sustatzeko edota ingurumen erakundeak, eta abar). Erregistraturiko pertsona eta erakundeen arteko ezberdintasun bakarra da azken hauek, ibilbide eta interesguneak erabilita, ekitaldiak sortu ditzaketela.

Erabiltzaileak konpromisoa hartzen du erregistratzeko eskatzen zaion nahitaezko informazioa emateko, eta informazio hori egiazkoa, osoa eta eguneratua izateko. Erabiltzailearen erantzukizuna da aipaturiko informazio hori eguneratuta edukitzea, dagokion eran. Erabiltzaileak informazio faltsua ematen badu, edo Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arrazoiak baldin baditu susmatzeko informazio faltsua, ez-eguneratua edo ez-osoa eman duela, Kultura Sailak erregistroa ezeztatu edo bertan behera utz dezake.

Erabiltzaileak bere pasahitza isilpean gorde behar du, eta ez dio beste inori jakinaraziko. Ez zaie beste erabiltzaileei norberaren kontutik sartzen utziko, eta, halaber, norberak ezin du beste erabiltzaileen konturik erabili.

Erabiltzailea da bere kontutik egiten denaren erantzule, erabilitako gailua edozein dela ere. Susmorik badu beste erabiltzaileren bat dabilela haren kontuarekin, berehala ipiniko du horren jakitun Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskumena du erabiltzailearen kontua ezeztatzeko edo bertan behara uzteko, uste badu baldintza hauek urratu dituela.

4. EDUKIEI BURUZKO ARAUAK

Zerbitzuen bitartez, erabiltzaileek aukera dute:

  1. Webgunearen bitartez, beren ibilbideak eta interesguneak sortu, gorde, ostatatu eta partekatzeko.
  2. Ibilbide eta interesgune horiekin edo beren kontuarekin loturiko argazkiak, bideoak edo informazio osagarria ostatatu eta argitaratzeko, bai webgunearen bitartez bai beste gune batzuen bitartez (Panoramio dibidez).
  3. Webguneko blogaren bitartez, ibilbide eta interesguneei buruzko iritzi eta iruzkinak jartzeko.
  4. Beste erabiltzaile batzuen ibilbideak balioesteko.

Ibilbideak eta interesgunean argazkiak eta bideoak, iruzkinak, balorazioak edo beste edonolako informazio edo edukia argitaratzen dituenean, erabiltzaileak konpromisoa hartzen du honako arau hauek betetzeko:

  1. Erabiltzailearen edukiak esanguratsua izan behar du, uneoro errespetatu behar ditu hirugarrenen eskubideak, ezin da izan lege, moral eta ordena publikoaren kontrakoa, eta baldintza hauek bete behar ditu. Erabiltzaileek jakin behar dute ezen zerbitzuen bitartez foro publiko batean argitara dezaketela erabiltzailearen edukia, eta webgunearen bidez gorde eta argitaratzen dutenaren erantzuleak direla.
  2. Erreproduzitzen edo partekatzen duen edukiaren gaineko jabetza intelektualaren, industrialaren edo bestelakoen eskubideen titulartasuna eduki behar du erabiltzaileak, edota jatorrizko egilea bera delako, edota eskubideen benetako egile edo titularrak horretarako baimena eman diolako.
  3. Erabiltzailearen edukian agertzen bada edozein pertsonaren irudia, ahotsa edo izena, edo pertsona horri buruzko edozein informazio isilpeko edo pribatu, pertsona horren baimena behar da eduki hori argitaratzeko.
  4. Erabiltzailearen edukiak ez du birus, har edo bestelako kode-mota suntsitzailerik izango.
  5. Erabiltzailearen edukiak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak une bakoitzean ezartzen dituen baldintza eta betekizun teknikoak konplitu behar ditu.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eginkizuna erabiltzailearen edukia ostatatzea baino ez da. Beraz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez du erabiltzailearen edukiaren gaineko edizio-lanik egiten, ezta azterketa, kontrol, berme edo onarpen lanik ere, eta ez da harekin identifikatzen. Zehazkiago, Informazio-gizartearen zerbitzuei eta merkataritza elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legearekin bat eta informazio-gizartearen zerbitzu-emailea den aldetik, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez du, webgunearen bitartez, wikiaren edukia gainbegiratzen, eta ezin du iritzirik eman erabiltzaileek sartzen dituzten edukien gainean. Erabiltzailearen edukiari buruzko kontsultarik egin nahi izanez gero; edukiak eskubideren bat urratu duela edo baldintza hauek ez dituela bete uste izanez gero, edo edukia desegokia dela iritziz gero, honela joka daiteke:

  1.  Auzigaia ibilbide edo interesgune bat baldin bada, egokiena da webgune barruko mekanismoak erabiltzea erreklamazioa egilearenganaino helarazteko. Egileak baloratuko du eskabidea, edukiaren jabe eta erantzule bakarra den aldetik. Dena den, beti dago aukera webgunean zuzenean egokia ez dela jakinarazteko, eta dena delako ibilbidean iruzkin bat txertatzeko, nahi diren datu eta oharrak erantsita. Baliabide horrek ibilbidearen beraren hedapen berbera izango duenez, jakinaren gainean jarriko du beste edozein erabiltzaile ere.
  2. Gainerako kasuetan, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailarekin harremanetan jartzea komeni da, baldintza hauen bukaera aldean adierazitako helbide elktronikoan.
  3. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, berez, erabiltzailearen edukiaren berrikuspen orokorra egiteko obligaziorik ez duen arren, eduki hori oso-osorik edo partez aldatu edo ezabatu dezake, edozein unetan, baldin eta, bere iritziz, edukiak baldintza hauek betetzen ez baditu, beste batzuen eskubideak urratzen baditu, edota iraingarria edo legez kontrakoa dela uste badu.

5. ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak aitortu eta onartzen du webgunea eta zerbitzuak bere arriskupean eta ardurapean erabiltzen dituela. Hortaz, ez Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, ezta Wikiloc-ek ere ez dute beren gain hartzen egin daitekeen erabilera okerraren edo baldintza hauen aurkako erabileraren gaineko erantzukizunik.

Erabiltzaileak bere gain hartuko du webgunea eta zerbitzuak baldintza hauek gorde gabe erabiltzearen ondorioz Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari edo Wikiloc-i egin dakiozkeen kalte-galeren erantzukizuna, eta konpromisoa hartzen du aipaturiko erabilera oker horren ondorioz sor daitekeen edozein erantzukizunetatik libre uzteko Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Wikiloc, bai eta haien administratzaileak, langileak, agenteak eta ordezkariak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez du webgunearen eta zerbitzuen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna bermatzen, ezta ere xede edo jarduera espezifiko bati begirako haien fidagarritasuna, zehaztasuna edo zuzentasuna edo erabilgarritasuna. Aplikagarria den araudiak ahalbidetzen duen heinean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak aurrekoaren ondorioz sor daitekeen edonolako kalte-galeren gaineko erantzukizun oro baztertzen du.

Adierazpen gisa, ezen ez izaera mugatzaileaz, ez Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila ezta Wikiloc ere ez dira honako gorabehera hauetatik erator litezkeen kalteen erantzuleak:

  1. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari edo Wikiloc-i egotzi ezin dakizkiekeen arrazoiak direla eta, sistema elektronikoan, komunikazio sisteman edo haien ekipoetan gertaturiko etendurak, birusak, matxurak, omisioak edo deskonexioak.
  2. Interneten, lineetan edo sistema elektronikoetan edo komunikazio sistemetan hutsuneak edo gainkargak izateagatik webgunean eta zerbitzuetan atzerapenak edo blokeoak gertatzea.
  3. Beste hirugarren batzuen ekintzak.
  4. Mantentze-lanak edo eguneratzekoak direla eta, webgunean edo zerbitzuetan ezin sartzea
  5. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren edo Wikiloc-en helmenetik kanpoko beste edozein gorabehera.

DOLOZKO JARDUERAREN KASUETAN IZAN EZIK, ETA ERABILTZAILEAREN EGOERA BEREZIA DELA-ETA ERANTZUKIZUNEN ARAUBIDE AGINDUZKO BAT APLIKAGARRIA DENEAN SALBU, WEBGUNEAREN ETA ZERBITZUEN ERABILERAREN ERANTZUKIZUN BAKARRA ETA OSOA ERABILTZAILEARENA DA. HORRENBESTEZ, EZ EUSKO JAURLARITZAKO KULTURA SAILAK EZTA WIKILOC-EK ERE EZ DUTE BEREN GAIN HARTUKO WEBGUNEAREN EDO ZERBITZUEN ERABILERAGATIK ERABILTZAILEARI SOR DAKIOKEEN EDONOLAKO KALTE EDO GALERARIK.

Aurreko laugarren baldintzan erabiltzailearen edukiaz ezarritakoarekin bat, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak soilik dihardu zerbitzu-emaile huts gisara, hau da, webgunea erabiltzaileek eduki hori gorde eta argitaratzeko bidea ematen duen espazio moduan habilitatzeko zerbitzuaren emaile gisara. Webgunearen bitartez erabiltzailearen edukia eta bertako informazio guztia, datuak, testuak, softwarea, soinuak, argazkiak, grafikoak, bideoak, albisteak edo beste materialak gorde eta argitaratzeagatiko erantzukizuna elementu horiek guztiak gorde eta argitaratzen dituen erabiltzailearena beste inorena ez da, salbu eta legeak espresuki aurreikusitako kasuetan.

Zerbitzuetan estekak sartzeak ez du esan nahi inolako harreman, gomendio edo berrikuspen dagoenik Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren eta estekako orrialdearen artean, eta, beraz, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ez du onartzen haren edukiaren gaineko inolako erantzukizunik, salbu eta legeak espresuki aurreikusitako kasuetan.

6. JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Webgunearen eta zerbitzuen gaineko jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubide guztiak, bai eta bertako diseinu grafiko eta iturburu-kode eta barruko elementu guztien gainekoa ere (esaterako, testuak, irudiak, animazioak, datu-baseak, grafikoak, logoak, markak, ikur bereizgarriak, ikonoak, botoiak, argazkiak, bideoak, soinu-grabazioak…) Wikiloc-enak dira edo haren lizentzia dute, salbu eta espresuki kontrakoa adierazten bada webguneko elementuren bati buruz. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Wikiloc-en lizentzia bat jaso du, zeinak eskubide horiek webgunean estaltzen baititu, baina ez du ahalmenik lizentzia hori beste hirugarren batzuei eskuordetzeko.

Zehazki, eta aurreko paragrafoan ezarritakoa ezertan ere kendu gabe, Wikiloc-ek eskubide “sui generis” bat du datu-basearen ekoizle moduan, zeinean webgunearen eduki osoa eta www.wikiloc-com gunearen eduki osoa biltzen baita, Jabetza Intelektualaren Testu Bateginaren 133. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako eran. Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak Wikiloc-etik jaso duen lizentziak datu-basearen erabilera barne hartzen du, bai eta edukiak aurkezteko tresnarena ere, baina ez dio baimenik ematen datu-basea erabiltzeko lizentzia hori beste hirugarren batzuei eskuordetzeko. Eskubide “sui generis” horren indarrez, Wikiloc-ek debekatu egiten du webgunearen eduki osoa edo zati bat erauztea edo berrerabiltzea, kualitatiboki edo kuantitatiboki balioetsia, aurrez ez badago Wikiloc-en baimen adierazi idatzizkorik. Era berean, Wikiloc-ek debekatu egiten du, salbu eta beraren baimen espresu eta idatzizkorik badago, webguneko zati ez-esanguratsuak behin eta berriz edo sistematikoki erauztea edo berrerabiltzea, baldin eta horrekin datu-basearen ustiapen normalaren aurka jotzen bada edo Wikiloc-en interes legitimoak justifikaziorik gabe kaltetzen badira.

Erablitzaileak baldintza hauetan ezarritako betekizun guztiak errespetatu behar ditu webgunean eta zerbitzuetan sartzeko eta beroiek erabiltzeko, eta bertako edukiak deskargatzeko. Erabiltzaileak debekatuta dauka, salbu eta Wikiloc-ek espresuki baimena ematen badio –jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen titularra den aldetik–, webgunea eta zerbitzuak, osorik edo partez, beste helburu batzuetarako erreproduzitzea, banatzea, eraldatzea, eratorritako edozein lan egitea, haien komunikazio publikoa egitea, eskuratzea, erauztea, berrerabiltzea edo beste edonolako erabilera.

Erabiltzaileak jarraituko du izaten zerbitzuen bitartez gorde edo argitaratzen duen edukiaren gaineko eskubideen titularra, aurreko laugarren baldintzan adierazitakoarekin bat. Zehazki, erabiltzailearen titulartasuna duen ibilbide edo interesgune batekin loturik erabiltzaile horrek gorde edo argitaratzen duen edukiak ‘eduki-unitate’ bat osatuko du, hau da, batera eta era banaezinean eskaintzen den unitate bat (GPSko deskargetan izan ezik). Horren gaineko jabetza intelektualaren eskubideak, beraz, erabiltzaile horrenak dira, Wikiloc-ek webguneko datu-basearen eta gainerako elementuen gainean, baldintza hauen arabera, dituen eskubideetatik aparte eta era osagarri batean.

Erabiltzaile batek bere edozein eduki gorde edo argitaratzen duenean, lizentzia ez-esklusibo bat, doakoa, ematen dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari –eta Sailak onartu egiten du–, ahalmena ematen duena lizentzia hori mundu osoaren eremuan hainbat jadueratarako erabiltzeko, baina soilik Euskadiko administrazio publikoko beste ente batzuei eskuordetua izateko. Hona zertarako ahaleman ematen duen:

  1. Erabiltzailearen edukia, osorik edo partez, webgunearen edo zerbitzuen bitartez erabiltzeko, bertan sartzeko, ostatatzeko, erreproduzitzeko, eguneratzeko, itzultzeko, argitaratzeko, ezabatzeko, gehitzeko edo eskura jartzeko.
  2. Erabiltzailearen edukia webguneko beste eduki batzuekin erlazionatuta erabiltzeko.
  3. Aurrekoa betetzeko behar diren jarduera teknikoak edo mantentze-lanak egiteko.

Erabiltzaileak bermatzen du edukiaren gainean eduki behar diren eskubide guztien titularra dela, bai edukia zerbitzuen bitartez gorde eta argitaratzeari begira, bai aurreko lizentzia emateari begira, edota eskubideen, lizentzien, baimenen edo oniritzien eskualdaketak lortu dituela.

Gainera, erregistratzeko prozeduran edo kontuaren kudeaketan horrela finkatu baldin bada, erabiltzaileak baimena ematen dio Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailari, aldez aurretik berak onartuta, bere kontuari buruzko informazio guztia baldintza hauen arabera argitaratzeko eta erabiltzeko. Erabiltzaileak aitortzen du bere erabiltzaile-izena publikoa izango dela beti. Era berean, erakusten diren ibilbideetatik hurbil dauden herrietan, Kulturklik edo beste gune batzuetan programaturik dauden kultura ekitaldiak, webgunearen bisorean azaltzea onartzen du erabiltzaileak.

7. ZERBITZUAK ALDATZEA EDO AMAITZEA

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak eskumena izango du, inongo erantzukizunetan erori gabe, edozein momentutan webgunearen edo zerbitzuen edukia aldatzeko, zerbitzu eta funtzionaltasun batzuk edo guztiak eteteko, edo kontu batzuk edo guztiak desaktibatzeko edo ezabatzeko. Horretarako muga bakarra izango du eragiketa jakin batzuk legez dagokion epeetan atxikitzeko obligazioa.

8. ALDERDI OROKORRAK ETA HARREMANETARAKO DATUAK

Espainiako legediak arautzen ditu webgunea eta zerbitzuak.

Baldintza hauetako xedapenen bat baliogabetzat jotzen bada, kendu edo ordeztu egingo da. Baliogabetze horrek, edonola ere, ez dio eragingo baldintza hauetan jasotako gainerako xedapenen balioari.

Ibilbideak webgunearekin loturiko komunikazioetarako: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz, ibilbideak@ej-gv.es. NIF: S4833001-C.