Ez zaitez galdu foroan

Dagoeneko abian da foro eta gaien harpidetza foroan. Oso erraza da, jarraian azalduko dizugu.

giltzaForoa kategorien arabera antolaturik dago (oraingoz bi kategoria daude: orokorra eta Tib BTT); kategoria bakoitzaren barnean foroak daude; foro bakoitzaren barnean gaiak eta jasotako erantzunak.

Foroaren gaiak oso anitzak dira eta ibiltari bakoitzak interes ezberdina izango du gaiaren arabera. Gaiak edo foroak jarraitzeko hauen harpidetza oso erabilgarria da. Aukera hau, gai edo foro batean zaudenean pantailaren behekaldean eskuinean kokatuta dago. Gai edo foro baten harpidetza eginda, ekarpen berri bat gertatzen denean horren berri jasoko duzu posta elektronikoaren bidez. Mezu bakarra, foro edo gai horretan berriz ere sartu arte.

Foroa jarraituGaia jarraitu

Gai edo foro batean irakurri gabe dauden mezuen aukera ere erabilgarria da. Toki berean aurki dezakezue. Foro osoko irakurri gabeko gaiak kontsultatzeko aurkibide orokorretik bilatu behar dira.

Irakurri ganeko mezuak ikusi

Azkenik, gogoratu “Bide zidorrak foroan” gaian foroa erabiltzeko gomendio gehiago aurkitu ditzakezula.

Foroa sasoian jartzen ari da, aurki atal berri interesgarriak irekiko ditugu eta aurrerago webgunearen sarrera orrian foroaren azken mezuak erakusten duen widget-a paratu nahi dugu. Ea lortzen dugun.

Mila esker edukia eta hartzen ari den norabide egokia eskaintzen ari zaretenoi.

Comments are closed.