LEKEITIOKO MENDI MARTXA 2018

argazkiaLEKEITIOKO MENDI MARTXA 2018
Gamarra enparantza (Lekeitio), -,
Lekeitio

EKINTZAREN XEHETASUNAK


LEKEITIOKO MENDI MARTXA APIRILAREN 29AN


Apirilaren 22ra arte, azken hau barne, izena emateko epea zabalik egongo da Lekeitioko Mendi Martxan parte hartu nahi dutenentzat. Izen ematea online egin daiteke https://www.rockthesport.com/eu/ekitaldia/mendi-martxa-2018 helbidean edota Santi Brouard Kiroldegian.


Bi ibilbide egongo dira. Alde batetik, bide luzeak 22,2km izango ditu. Izen emateko kuota 13€-koa izango da epe barruan, epez kanpo 15€. Bestalde, ibilbide laburrak 11,5km izango ditu, izen emate kuota 11€-koa, epez kanpo 15€. Gainera 14 urtetik beherakoek deskontua izango dute eta 8€ besterik ez dituzte ordaindu behar izango.


Ibilbide guztian zehar, antolakuntzako pertsonak egongo dira partaideei laguntasuna ematen. Gainera, anbulantzia zerbitzua egongo da partaideak ibilaldia egiten dauden bitartean. Era berean, ibilbide luzean zehar bi anoa-gune egongo dira eta bat ibilbide laburrerako. Amaieran partaide guztientzat pintxoak egongo dira.


Partaide guztiei emango zaie kamiseta bat sari gisa. Epez kanpo apuntatu direnei ez zaie kamisetarik ziurtatzen.


Informazio gehiago nahi izanez gero deitu 94 624 30 05 zenbakira edo bidali emaila kiroldegia@lekeitio.eus helbidera.




Asteko eguna Hasiera ordua Bukaera ordua
Igandea 08:00  h 15:00  h
Igandea 10:00  h 15:00  h

  • Gutxieneko adina
  • 0  urte

Ekintzaren hizkuntza

  • Euskara-Espainiera