Pagoeta Mendi Lasterketa mistoa - 2018

argazkiaPagoeta Mendi Lasterketa mistoa - 2018
Aritzbatalde kiroldegia, Araba 20,
Zarautz

EKINTZAREN XEHETASUNAK

2018 urteko edizioko lasterketa mistoaren ibilbide ofiziala.

2017 urteko ibilbidearen aldean, hasierako 2 kilometrotan aldaketa bat dago.

Irteera kiroldegiaren parean. Frantsesbideko zubia pasa eta berehala ezkerretara hartu eta Arizia sagardotegiraino igo behar da, eta hortik Abendañora jaitsi, Bombas Azkueko bidegurutzera.

Hortik aurrera, iazko ibilbide berbera: Errotaberri baserriaren parean Basarte errekaren albotik jarraitu, eta hortik Urteta auzora igo (punturik altuena, 140 metro). Handik Olaa errekara jaitsi, eta errekaren paretik Olaa baserriraino eta Abendañora atera.

Ibilbide erraza, zailtasun teknikorik gabekoa. Erreka pare bat aldiz zeharkatu beharko da. Olaa errekako pasartean kontuz ibili behar da, harri labainkorra dago eta.


Ibilbidea deskargatu 

Izenemateak Kirolprobak plataforman (20 euro bikotea)


Asteko eguna Hasiera ordua Bukaera ordua
Igandea 09:00  h 14:00  h

  • Gutxieneko adina
  • 18  urte

Ekintzaren hizkuntza

  • Euskara-Espainiera