5 MILIA Buru Osasunaren alde

Foto de 5 MILIA Buru Osasunaren alde
Campus UPV (Donostia), Berio Pasealekua,
Donostia/San Sebastián

DETALLES DE LA ACTIVIDAD



IZEN-EMATEAK / INSCRIPCIONES

Informazio gehigarria

AGIFES elkarteak 5 MILIA Buru Osasunaren Alde VI. Lasterketa Solidarioa antolatu du. Korrikaldi honen helburua da gizartea buru gaixotasuna duten pertsonengana gertura dadin bultzatzea.


Lasterketaren data: 2017ko irailak 24


Lasterketaren distantzia: 8 kilometro


EGITARAUA

 

  • 10:00: helduen lasterketaren hasiera. Garrantzitsua da garaiz iristea, batez ere korrilakari poltsa jaso behar baduzu.
  • 11:30: haurren lasterketa, helduen sari-banaketaren ostean.


NON DAGO IRTEERA?

EHUko Ignacio María Barriola eraikinean (plaza Elhuyar 1 Donostia) ezarriko da irteerako arkua.


TXIP HORIA


Txip horirik ez daukatenek izen-ematearekin batera erosi dezakete berea. Txip horiaren salneurria dendetan 18 eurokoa da, baina lasterketa honetako inskripzioarekin batera erosten dutenek 10 eurotan izango dute. Beraz, inskripzioari txipa eransten diotenek 20 euro ordaindu beharko dituzte; jada txipa badaukaten korrikalariek, aldiz, 10 euro besterik ez dituzte ordaindu beharko.


TXIP ZURIA


Txipa erosi nahi ez baduzu, alokairuan har dezakezu 2 euroren trike. Aukera honekin, 12 euro kostatuko zaizu izen-ematea. OSO GARRANTZITSUA: Txipa helmugan entregatu behar duzu lasterketa amaitu bezain pronto. 


MAILAK ETA KATEGORIAK HELDUEN LASTERKETAN

Beteranoak (46 urtetik aurrera)
Senior (26-45 urte artekoak)
Junior (14-25 urte artekoak)

Gizonezko eta emakumezkoen kategoriak bereiztuko ditugu. 14 urtetik aurrerakoentzat baimendutako lasterketa.

HAURREN LASTERKETA
Egun berean haurren lasterketa egingo da eta izen-emateak Kirolprobak webgunearen bidez egin behar dira. 5 eta 13 urte arteko ume eta gaztetxoek parte hartu ahal izango dute bertan, adinaren araberako taldeetan banatuta. Eurak ere kamiseta eta domina jasoko dute.

NON IKUSI DEZAKET SAILKAPENA?
  www.kirolprobak.com webgunean argitaratuko dugu sailkapena.

ELKARTASUN DORTSALA
  Ez da beharrezkoa korrika egitea Buru Osasunaren aldeko ekimen honetan parte hartzeko. Nahi izanez gero Elkartasun Dortsola eskura dezakezu! Horrela zure dortsala eta kamiseta jaso ahal izango dituzu Apalategi Kirolak dendan edo korrikaldiaren egunean gainontzeko partaideek bezala. Dortsala Kirolprobak webgunearen bitartez edo Agifesen web orritik eskura dezakezu (www.agifes.org).

KORRILARI POLTSA

Korrikalari poltsak eskuragarri egongo dira Apalategui Kirolak dendan (Zurriola 26), lasterketaren aurreko egunetan: osteguna, irailak 21, eta ostirala 22, arratsaldeko 16etatik 20:00etara. Larunbat goiza, goizeko 10:00etatik 13:30etara, eta arratsaldean, 16etatik 20:00etara.

Gainera, korrikaldiaren egunean EHUko Zuzenbide Fakultateko eraikin gorrian jaso daiteke poltsa, 8:00etatik 9:00etara. Boltsak aldez aurretik hartzea eskertuko genizueke, azken orduko pilaketak ekiditeko.

_____________________________________________________________________________________________

*OHARRAK:

Kamiseta neurrien eskaerari ahalik eta hobekien erantzungo diogu, gure posibilitateen arabera.
Irailaren 21ean edo 22an izena ematen dutenek (ostegunean edo ostiralean) ezingo dute korrikalari poltsa egun horietan jaso; larunbatera edo igandera arte itxaron beharko dute. Hau da, larunbatean Apalategin edo igandean EHUko pabiloian jaso behar dute poltsa.
_____________________________________________________________________________________________

APARKALEKUA

Posible izango da autoak EHUko parkinean uztea, baita Carlos Santamaría eraikinaren aparkalekuan ere, irailaren 24an, 7.45etik 18.00etara bitartean. ADI! 18etatik aurrera ezingo dira kotxeak atera.



Día de la semana Hora de inicio Hora finalización
Domingo 10:00  h

  • Edad mínima
  • 14  años

Idioma en que se impartirá la actividad

  • Euskara-Español